XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Herrien hautasuna, identidade printzipioa, arazorik nausienetakoa bihurtu da.

Hortik dator sustraietara itzultzea.

Sustraietara itzultze honek, oroimen kolektibuan aukera egitea da, gure benetako historia eta gure oroimen kolektibua ez bait dira gauza berdinak.

Oroimen kolektibua, garai bakoitzean, gogoramenerako gauza batzuek gordeaz eta besteak baztertuaz osatu bait da.

Horregatik da hain zaila sustraietara itzultzea diogunean iheskerian ez erortzea.

Oraingoaren txartasunak lehengoa idealizatu egiten du, hots, lehengoaren idealizazioa finkatzen den Ideologia suspertu.

Euskaltzaletasunaren historian hori maizegi gertatu den gauza da.

Jatorristek, esate baterako, desgaraian lehengo hori Arkadia zoriontsu bat bezala fijatu egin dute, kanpotik datorrenai oztopoak jartzeko eta mogimentua ukatzeko.

Honen kontra beste joera bat agertu nahian ibili da aspaldiko urte hauetan.

Pio Barojaren obra guzia irakurtzen baldin bada, ba direla jatorristek ez bezala lehengora itzuli nahi dutenak ikus daiteke.

Joera honi deitzen diot jentilismoaren tentazioa.

Ba da joera bat, oso agirikoa ez baldin bada ere, jentilismoa, euskaltasunaren manifestazio jatorra bezala kristautasunera baino areago, birbaliatu nahi duena.

Joera hau, batez ere, indartsua da artisten artean.

Joera honen azterketa serio bat egin behar da, ez bait da, nik inoiz idatzi izan dudan bezala, esenzialismo hutsa esanaz bazter daitekean arazoa.

Joera horiek oso inportanteak dira euskaldungoarentzat, ezin bazter ditzazkegu.

Marxismo primario batek, eta ortodoxoak ere bai, gutxiesteko joera du.

Honela dio Edgar Morin-k bere Introduction à une politique de l homme liburuan: .